BESTELAKOAK

“Stop Motion” animazio-tailerra egingo dute Donostiako Arteko galerian

Animazioan eta diseinu grafikoan aditu Arri Bidasorok zuzenduko du tailerra, eta bertan, Stop Motion bidezko animazio teknika ezberdinak jorratuko dira. Horretarako, askotariko materialak erabiliko dituzte: plastilina, objektu birziklatuak, pixelazioa (pertsonekin), Cut Out (ebakigarriak).

Tailerrean ariketa teorikoak eta praktikoak jorratuko dira, partaideek Stop Motion animazioaren inguruko oinarrizko ezagupenak eskura ditzaten.

Arteko galeriaren arabera, “(…) Hasierako ideietatik, Story Board-a, animazioa, azken muntaia… ikasleari zera erakutsi nahi diogu: animazioa komunikatzeko tresna ezin hobea izateaz gain, artearen barruan hainbat diziplinarekin nahastu daitekeela”.

Tailerra apirilaren 2tik 3ra egingo da. Egun osoko bi saio izango dira, 10:00etatik 17:00etara.

Informazio gehiago: 605 706 391 / info@artekotaller.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button