LITERATURA

Jon Gerediaga idazleak “Urtaroak eta zeinuak” argitaratu du

Atzo, Jon Gerediaga idazleak eta Jose Angel Irigaray Pamielako ordezkariak, lehenaren Urtaroak eta zeinuak izeneko poemategia aurkeztu zuten.

Jon Gerediagak (Bilbo 1975) Antropologia ikasketak egin zituen Bilbon eta Herbeheretan. Sorkuntzari dagokionez, poesia da gehien landu duen alorra: Fitola Balba, Karpuki Tui (2004); Jainkoa Harrapatzeko Tranpa (2007); Zentauro-hankak (2012); Argia, lurra, zuhaitza, zerua (2015). 1999an sortutako F.T.I.-Antzerkiola Imaginarioaren kide izan zen, eta hainbat antzezlanen sorkuntzan hartu zuen parte. Besteak beste: 8 Olivetti Poetiko (Hiru, 2001); Mundopolski (Artez, 2007); Yuri Sam, otoitza (Artez, 2007); Au revoir, triunfadoreak (Artez, 2007); edo Babiloniako Loreak (2009). 2003 urteaz geroztik filosofia irakasle da.

Nonbait, halabeharrez,
lurrun arrotz baten urak
bizitza emango dio hautsari,
liken distiratsu batek
piztuko ditu harriak,
goroldioak bigunduko ditu ertzak,
ugalduko da belarra
mendi eta ibar lehorretan,
erliebea zorroztuko dute zuhaitzek.
Asun-talde batek
lur berri bat irabaziko du
ametsarentzat eta euriarentzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button