MUSIKA

Jon Basagurenek Oñatin joko du igandean

Izaki Gardenak taldeko buru Jon Basaguren bakarka arituko da igandean, hilak 19, Oñatiko Pako tabernan, 19:30ean. Basagurenek Izaki Gardenak bandaren doinuak eta bertsioak joko ditu, gitarra eta ahotsarekin.

2012an sortu zuen Jon Basagurenek Izaki Gardenak taldea. Harrezkeroztik, bost doinuko EP bat (Itsasargiak, Oihuka 2012) eta disko luze bat (Amaieratik hasi, Oihuka, 2013) argitaratu ditu.

Musikariak ondokoa esan du Izaki Gardenak taldearen influentzien harira: “Eraginak eta iturriak orokorrean Euskal Herritik kanpoko taldeetan ditugu, baina hemengo artista asko ditugu gustuko. Ez dakit inorekin identifikatzera heltzen garen, arriskutsua da, gainera. Gure bidea jorratu nahi dugu, inorenaren gainean ibili baino. Talde berria zarenean jendeak talde handiagoekin konparatzera jotzen du berehala, baina gurekin ez da momentuz horrelakorik gertatu. Hori ona dela uste dut”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button