ARTEA

Jon Alberdiren burdinazko eskulturak Gasteizen

Abenduaren 11a bitarte, Gasteizko Iradier galerian Jon Alberdiren (Barakaldo, 1956) eskulturak ikus daitezke. Alberdiren atzean forja eta burdina daude, bere lanak suak modelatzen baititu.

Artistaren esanetan, “gure bizitza osoa burdinari lotuta egon da. Burdinarekin lan egin duten milaka pertsonen ezagutzaren eta intuizioaren emaitzaren antzeko zerbait gara, meatzetatik, itsasontzien eta egitura metalikoen eraikuntzara, non jakitea berbak absurdua dirudien, izan ere, burdinak adierazteko gaitasuna baino ez digu eman”.

Alberdi 1969an, 13 urterekin, hasi zen bete aita Juan Alberdiren tailerrean lanean. Bere eskulturak lau ikerkuntza ildotan egituratzen dira, eta aspalditik ari da ildo horiek lantzen: Orbitales, Barrutik, Emergentes, eta Trazos en el Espacio. “Uste dut formen eta ideien uztarketa hori, naturaren eta denboraren nire interpretazio pertsonalaren emaitza dela”.

Hala, bere lanean zoriak berebiziko garrantzia dauka: “Ñabardura arin bati, aukera mugagabeak ikusten dizkiot, (…) makina bat aldaera, proba eta maketa baztertuz”.

Bere ustez, obra plastikoak bere kabuz adierazten du, bere forma, bolumen, erritmo eta materialen bitartez. Finean, berak, eta ez bere interpretazioak, ezartzen du dialogoa ikuslearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button