ESZENA

Jokoz Kanpo jaialdia, bihar Ezpeletan

Ekainaren 4a, larunbatarekin, Ezpeletan, Jokoz Kanpo jaialdia ospatuko dute karrikako ikusgarriekin.

Egun horretan makina bat artistak hartuko dute parte herria, zirkua, malabare, salto eta ikusgarriekin betetzeko. Hala egiten du Toi d’abord konpainiak Encore Plus izeneko lanarekin. Bikoteak sekulako jauziak egiten ditu eta badirudi arriskua menperatzen duela. Escalofriky konpainiak ere antzekoa egiten du Le plus petit trapèze du monde lanarekin, eta eurak, trapezista zoro batzuk dira!
Aintzindariak (Maule) & Dju-Dju (Pau) elkarlanetik Emazteen Iraultza dantza ikuskizuna atera da. Jean Bordaxar idazlearen Emazteen dantza lana dago atzean, xiberotar dantzekin, eta jazz eta afrikar soinuekin batera.
La Main S’Affaire konpainiak All Right izeneko lana egingo du. Bi artisten arteko harremana ez daiteke beti errez: teknika aldetik dena menperatua dutelarik, filosofia alderantzizkoa dute. Belgikatik etorrita, Agora Theater konpainiak Bagatelle obra karrikaratuko du. “Cornelius-ek gauero leku desberdin batean egiten du lo. Egun, gela baten zoko batean iratzarri da. Ikasgela bat ote? Noraezean dabil, basabazterretan”.
Nina izeneko proposamena da Les Instants électriques konpainiak ekarriko duena, eta Gaspar Toi d’abord konpainiak egingo duena.

Egitarau osoa hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button