ARTEA

“Jokoak. Materia eta Erronka” erakusketa, San Telmo Museoan

Donostiako San Telmo Museoak euskal kirolari buruzko erakusketa aurkeztu du: Jokoak. Materia eta Erronka. Erakusketa urriaren 12ra bitarte bisitatu ahal izango da.

Olatz Gonzalez antropologoaren aholkularitzarekin, bertoko kirolari buruzko erakusketa honetan pilotaren, arraunketaren, harri-jasotzearen, enbor-moztearen, segaren eta idi-demaren ezaugarriak aztertzen dira ikus-entzunezkoen, argazkien, kartelen eta pertsona ospetsuen eta taldeen objektuen bitartez.

Protagonisten (Miguel Gallastegi, Agustina Otaola, Iker Irribarria, Aimar Olaizola, Maider Mendizabal, Mieltxo Saralegi, Izeta II, Jose Mari Olasagasti, Miguel Mindegia, Aita Manuel, Jose Luis Korta, Alazne Etxaburua,… ) erreminta eta objektu pertsonalak jarri dira ikusgai, hainbat ataletan: erronka, lehia, garaipena, publikoa edo plaza.

Galdera edota zalantza eta ezjakintasun askoren erantzunak bilatu nahi dira erakusketaren bidez: zergatik eramaten dituzten praka zuriak? pilotariek zergatik eramaten dituzten gerriko gorriak eta urdinak? eta zergatik (eta nola) bilakatu den materiala? eta abar.

Erakusketa bi ardatzetan oinarrituta dago: materialtasuna eta erronka. Lehen sailean objektu eta tresnak daude: harriak, aizkorak, arraunak, pilotak, erraketak, banderak, gerrikoak eta elastikoak, …. Bigarrenean, lehiaketa-jolasa edo jokoaren komunitatea aztertzen da, hots, herri-kirolen eta euskal kulturaren eta gizartearen zenbait ezaugarriren gaineko hausnarketa plazaratzen da.

Xehetasun gehiago, San Telmo museoan kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button