MUSIKA

Rock’n’roll kontzertuekin kiskaliko da Bilboko Satelite T aretoa Aste Nagusian

Deustu auzoan dagoen Satelite T aretoak rock’n’roll gordinarekin bete du Aste Nagusiko egitaraua.

Hala, abuztuaren 19an, Dead Bronco taldeak country-rock soinuak zabalduko ditu Satelite T aretoan, eta 20an, punk-rock estiloko taldeak nagusituko dira: Toni Metralla Y Los Antibalas eta Torazinas. Kontzertu hori 13:00etan egingo, baina gauaz ere izango da zer ikusi: Trogloditas.

21ean, Radiocrimen bandaren txanda izango da, eta 22an, Enaut taldearena. 23an, bi talde izango dira: Cabezafuego eta Joao Tomba. 24an, Pajaro andaluziarraren rock flamenkoa entzungo da.

Halaber, 25ean, Vurro izango da protagonista nagusia. Vurro Mediterraneo aldeko gizon-orkestra da: teklatuak, danborrak eta bestelako tramankuluak jotzen ditu 1950eko hamarkadako rock’n’roll zaharra haizatzeko, buruan behi-masailezurra duela.

Abuztuaren 26an, Los Brazos rock taldeak joko du eta 27an, Lie Detectors eta Las Morenas.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button