ARTEA

Jokabide absurduen kritikaren eta satiraren ildoaz

Artiumen Grey Flag programa, berariaz hartarako sortutako artelanetan oinarrituta egindako pankarta handien euskarri bihurtzen dutenak Museoaren Ekialdeko fatxada 2011. urtean jaio zen. Laster proposamen berria izango du ekimenak, izan ere,  Rosana Antolí artistak Francisco de Goya-ren grabatu bat hartu du bere lanerako oinarri gisa, Caprichos seriekoa. Tú que (no) puedes izeneko lanak “giza jokabide absurduen kritikaren eta satiraren ildoaz hausnartu nahi du”. Antolí-k irudi ezagun hori berregin du eta izena aldatu dio, no zirriborratuz.

Artiumek artearen historiako artelan ospetsuak berregiteko xedea hartu zuen aspaldian Eralda zaitez, eralda ezazu izenburupean, “gaurko artista baten esku-hartzeak mezua edo itxura aldatuta” fatxadan ezartzeko. Hartara, “kultur ondarea eztabaidatu eta analizatu egiten da eta, aldi berean, beste erreferente batzuk eransten zaizkio”. 

Rosana Antolí (Alcoi, 1981) Londresen bizi da gaur egun, eta han lan egiten du. Koreografiak eta mugimenduak erakartzen dute eta bere lanean performancea, marrazkia eta irudia elkartzen ditu. Antolík mundu osoan garatzen eta erakusten ditu bere proiektuak, Espainian, Ingalaterran, Ameriketako Estatu Batuetan edota Latinoamerikan.

Artiumen arabera, “Bere belaunaldiko artista garrantzitsuenetakotzat jotzen da” eta Generación 2017 lehiaketarako hautatua izan da eta Royal Society of British Sculptors-en saria jaso du, besteak beste. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu