ESZENA

“¡Agur, Otxoa feroz!” ikusteko aukera, BIlbon

Unai Izquierdok idatzi eta Getari Etxegaraik zuzendutako ¡Agur, Otxoa feroz! lana José Antonio Nielfa La Otxoa pertsonaia maiteari eginiko gorazarrea da. Egun hauetan, urtarrilaren 5, 6 eta 7an, 19:00etatik aurrera, Bilboko Campos Elíseos antzokian ikusi ahal izango da pieza hori.

Oholtza gainean lau antzezle izango dira, La Otxoaren eta bere bizitzako pertsonaien larruazalean sartuko direnak: aipaturiko Izquierdo eta Etxegarai, eta Gemma Martinez eta Arnatz Puertas.
Eta diogun moduan, obrak Jose Antonio Nielfaren (Bilbo, 1947) ibilbidea kontatzen du, San Frantzisko auzoan izandako haurtzarotik diktaduran eta trantsizio-garaian LGTBIQ+ ikono bihurtu eta 1979ko Aste Nagusian Libérate abestiarekin arrakasta lortu zuen artekoa.
Nielfa ere bertan izango da eta bere abesti batzuk kantatuko ditu.

Show hori omenaldi bat izango da, eta Unai Izquierdok esan duen bezala, “jada gure Herriaren historiaren parte den norbaiten mailakoa, ondoren etorri ginenok errazago izateko bidea ireki zuen norbaiten mailakoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button