MUSIKA

John Zorn datorren urteko Jazzaldian izango da

Jazz garaikidearen baitan funtsezko musikaria den John Zorn (New York, 1953) estatubatuarra 2013. urteko Donostiako Jazzaldian izango da. Aurtengo Jazzaldia hastear dagoela, jaialdiaren arduradunek Zornen partaidetza iragarri dute musikariak duen garrantzia handiagatik. Estatubatuarrak Masada Maratoia egingo du, alegia, hamabi talderen segidako emanaldia.

Talde guztiak Zornekin lotura estua dute eta Tzadik zigiluarekin grabatzen dute. Izan ere, diskoetxea aspaldi eratu zuen saxo jotzaileak bere inguruko abangoardiako proposamen ugari biltzeko. Mundu osoko musikarien diskoak grabatu eta plazaratzen ditu. Tzadik jazz garaikidearen erreferentziazko diskoetxea da.

Zorn artista emankorra eta polifazetikoa da: konpositorea, moldatzailea, produktorea, saxofoi-jotzailea eta multi-instrumentista. Askotariko doinuak jorratu ditu bere ibilbidean: jazza, rocka, hardcorea, punka, musika klasikoa, klezmerra, musika inprobisatua eta soinu-bandak.

Hala, 90eko hamarkadan punka eta jazz uztartu zituen Naked City taldearekin. Garai hartan, gainera, gaur arte iraun duen Masada taldea ere abiatu zuen Dave Douglas, Greg Cohen eta Joey Baron musikariekin. Masadak hainbat formatu eta taldekide izan ditu Zornen ibilbidean. Etengabe aldatzen ari den proiektua da Masada.

Abangoardiako musikaz gain, -John Cage eta Stockhausen musikari kutunak ditu-, filmetako musikak ere biziki maite ditu, tartean, Ennio Morriconeren soinu bandak. 1986an Frantzian Jean-Luc Godard-en omenezko disko batean ere parte hartu zuen, The Godard Fans.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu