IKUS-ENTZUN

John Sayles zuzendaria gaur bertan egongo da Bilbon

John Sayles zuzendariaren Honeydripper filma eraldatzeei buruzkoa da: blues musikari zaharrarentzako bigarren aukera, guitarra-jotzaile gazte baten abialdi bizia eta rock and rollaren beraren igoera. Izan ere, 1950eko Alabama herrixkan, piano jotzailea eta taberna txiki bateko jabeak, lokala hondamenditik atera nahi du eta horretarako garaiko blues gitarra-jotzaile ospetsuena, Guitar Sam, kontratatu du. Jotzeko eguna heltzen denean, musikaria ez da heldu. Konponbide bat bilatu beharko du bere zoria aldarazteko aukera handia ez galtzeko.
Saylesen filma, pertsonaiaz betea, blues luze eta motelaren antzekoa da, batzuetan triste, besteetan alai, musikaren erritmoan dabil.

John Thomas Sayles (Nueva York, 1950) zinema independenteko zuzendari estatubatuarrak 1975 urtean hasi zuen karrera, eleberri eta ipuin laburren egile moduan. Urte hartan Pride of the Bimbos argitaratu zuen, eta segidan Union Dudes, National Critics Circle Award y National Book Award sarietan izendatua.
Bere belaunaldiko zuzendarietan (Martin Scorsese, James Cameron…) Saylesek beste inork ez du irmo iraun Hollywoodeko kontroletik urrun. Beraren filmen ezaugarri nagusia, giza komunitateetan sortzen diren tentsioak zehaztasun handiz erakustea da, ikuspegi ezberdin eta dibergenteetatik erakutsi ere, Hollywooden protagonista bakarraren ikuspegi bakarrean oinarritutako eredu narratibo nagusiaren aurrean.

19:45etan hasiko da proiekzioa, John Sayles-ek berak aurkeztutakoa, eta ikusleek ondoren berarekin bere lana eztabaidatzeko aukera izango dute.

Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button