IKUS-ENTZUN

John Sayles, Naomi Kawase, Peter Mullan eta Raul Ruiz Donostiako Zinemaldian lehiatuko dira

Naomi Kawase japoniarrak Genpin aurkeztuko du. Kawasek Canneseko Urrezko Kamera lortu zuen Moe no Suzako (1997) lanari esker eta 2007an, Cannesen, Epaimahaiaren Sari Berezia jasotzen lehendabiziko emakumea izan zen Mogari no More filmarengatik.
Peter Mullan zuzendari, gidoilari eta aktore britainiarraren Neds, bere hirugarren lana, izango da lehian Donostian.

Bestalde, Raul Ruiz, zinemagile beterano eta ezaguna, Donostiara itzuliko da Misterios de Lisboa lana aurkeztera. Ruizek nazioarteko zinemaldi garrantzitsu eta entzutetsuenetan parte hartu du.

Bent Hamer norvegiarrak ere lehiaketan parte hartuko du. Zuzendari europarrak Factotum aurkeztu zuen Zabaltegi Bereziak sailean 2006an eta Sukar izoztua atzerabegirakoan egon ziren zuzendarietako bat izan zen. Home for Christmas lanarekin parte hartuko du Donostian.

John Saylesi atzera begirakoa eskaini zion Zinemaldiak 1994an eta orain Donostiara itzuliko da Amigo aurkeztera.

Daoud Aoulad-Syad marokoarra, 2004an Tarfaya filmarekin Donostian izan eta gero, La Mosquée, bere bosgarren filmarekin lehiatuko da.

Argentinaren ordezkari gisa Victoria Galardiren bigarren lana izango dugu, Cerro Bayo, Kutxa-Zuzendari Berriak sarirako hautagaia ere izango dena.

Film horiei gehitu behar zaizkie joan den astean jakitera emandako Espainiako lau filmak. Datozen egunetan jakinaraziko dira Zinemaldiaren Sail Ofiziala osatuko duten gainerako filmak.

Zinemaldiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button