MUSIKA

Joe Lovanoren emanaldiarekin hasiko da “365 Jazz Bilbao’” programa

Ameriketako Estatu Batuetako musikari  Joe Lovanok kontzertua emango du bihar, Bilboko Campos Elíseos Antzokian, 20:00etatik aurrera. Lovanoren kontzertuak 365 Jazz Bilbao zikloa irekiko du; programa Chris Potter musikariaren (maiatzaren 17an) eta Steps Ahead taldearen (urriaren 19an)  kontzertuekin osatuko da.

Zikloaren antolatzaile Bilbao 700 Fundazioaren arabera, “saxo tenorraren maisu eztabaidaezina da Joe Lovano (…). Musikaria gaur egungo saxofonistarik berritzaile eta dinamikoenetako bat da eta hainbat estilotara moldatzen da. Jazzaren arau tradizionalak luzatu ditu eta bide esperimentalak zabaldu ditu. Horren barnean dago jazzaren mitoen interpretazio desberdinak aztertzea”.

Joe Lovano Clevelanden jaio zen 1952an, eta post-bop eta hard-bop joera estilistikoak jorratzen ditu. Frank Sinatra, Miles Davis, Hank Jones, Coleman Hawkins, Ben Webster eta Charlie Parker musikarien omenezko diskoak ekoitzi ditu. “Bere lanak musikaren etapa guztiak korritu ditu, Clevelandeko sustrai sonoroetatik hasi eta jazz modernora iritsi arte, eta era askotako formatuetan egin du lan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button