IKUS-ENTZUN

João César Monteiro zinegileari buruzko zikloa, Bilbaoarten

João César Monteiro (Figueira da Foz, 1939 – Lisboa, 2003) zinegile, gidoilari eta kritikariaren inguruko zikloa ondu du Bilbaoarte zentroak. Guztira, lau film pantailaratuko ditu Bizkaiko hiriburuko arte-zentroak.

Ostegunean, hilak 8, lehenengo filma aurkeztuko dute, 19:00etatik aurrera: Recordações da casa amarela (1989). Gaixotasun larri bat daukan lisboar pentsiotik botako dute, pentsioaren jabearen alaba txikia bortxatu duelakoan. Musika eta zinea baliatzen ditu miseriari gailentzeko. Hala, kaleetan zehar ibiliko da alderrai, bitartekorik gabe, hospizio batera iritsiko den arte. Babes-etxe horretan, hain zuzen, agure ero bat ezagutuko du.

Zikloaren baitan aurkeztuko diren gainerako hiru filmak hauexek dira: maiatzaren 14an, A comédia de Deus (1995); 21ean, As bodas de Deus (1999); eta, amaitzeko, 28an, Vai e vem (2003).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button