BESTELAKOAK

“Joan zaretenoi, adio”

Titulu horrekin abiatuko du bihar Asier Zabaleta koreografo eta dantzariak bere azken lana, Donostiako Pasealeku Berriko Oteizaren eskulturaren inguruan, 20:00etan.

Hamabost minutuko obra honekin, aurreskuari begirada gaurkotua eman nahi dio, “Euskal Herrian azken 40 urteetan bizi izan dugun gatazkaren ondorioz bizitza lapurtu zaien pertsona guztiei ohorea egiteko”.

Beraz, Joan zaretenoi, adio Asier Zabaleta artistaren azken lana da, berak sortu du koreografia eta bereak ere badira bertan entzungo diren testuak, Inar Sastrek musika jartzen duen bitartean.

Zabaletak hainbat konpainiatan jardun du, hala nola, Arteszena, Adeshoras, Compañía de Vicente Saéz, Hojarasca, Q-ro y cía eta Maskarada, eta azken urteetan, Urrunetik ametsetan (2010), Where is my mind (2011)eta , Act of God (2011) izeneko lanak gizarteratzen murgilduta ibili da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button