ESZENA

Zapalduaren Antzerkia, arrazakeriaren kontra

Ekainaren 21ean eta 22an, Ni ez naiz arrazista, baina… izeneko ikastaroa izango da Donostiako Guardetxean. Tailerrean arrazakeriaren kontzeptua landuko da Zapalduaren Antzerkiaren tresnen bitartez.

Ikastaroa Aitziber Eguskizak zuzenduko eta Zapalduaren antzerkiko jolasak, antzerki irudia eta antzerki foroa bezalako erramintak erabiliko ditu.

Augusto Boal dramaturgo, aktore, zuzendari eta pedagogoak Brasilen 60ko eta 70eko urteetan sortu eta garatutako metodo edo praktika da Zapalduaren Antzerkia. Hasieran, Latinoamerikan baino ez zuela funtzionatuko pentsatu zen, baina egun munduko 70 herrialde ingurutan egiten da. Boalen aburuz, antzerkia askatasuna lortzeko arma erabilgarria eta eraginkorra izan daiteke. “Hori dela eta, klase zapaltzaileek antzerkiaz jabetzea dute helburu”.

Bere xede nagusienetako bat guztiok ekintza teatralaren protagonista bihurtzea da, gure errealitatea eraldatu eta entseatzeko asmoz. Teoria horren arabera, errealitatean zapalduta sentitzen gara. Hortaz, errealitate hori eraldatzea da helburua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button