BESTELAKOAK

Bilboko Arte Liburu Azoka, BALA, hastear

Abenduaren 16tik 18ra bitartean, artisten argitalpen-azoka, BALA, Kunsthal Bilbaon izango da berriz ere, eta 50 stand eta musikaz beteriko programa izango ditu.

Bilboko Arte Liburu Azokak “ale artistikoak erakutsiko eta salduko ditu eta musikaren alde joko du, aurkezpenez, hitzaldiz, lantegi espezializatuz eta kontzertuz beteriko programaren protagonista izan dadin. Asteburu horretan zehar, bisitariek aukera izango dute Estatuko toki guztietako argitaletxeen, fanzineen eta artisten obrak ezagutzeko eta erosteko”.

Hiru egunotan hainbat firma egongo dira bertan, adibidez, Bonito Editorial, Banizu Nizuke, Lazo Ediciones edo Aia Editorial argitaletxeak, Roberto Equisoain edo Diego D Wamba artistak eta autoedizioko beste diziplina batzuk, hala nola musika Eclectic Reactions edo Crystal Myne, Rodillo edo Smoke Signal Studio serigrafiak eta baita argazkia Cris P. Lareo, tatuajea Petra Tatuajes edo Karratu Tattoo.

Hitzaldietan Bidehuts musika-kolektiboa izango da, 15 urtez eginiko ibilaldiaz mintzatzeko. Parte hartuko duten beste batzuk: Ainara LeGardon musikaria, Xabier Erkizia ekoizlea, Mattin musikaria,… Gainerea, Elbis Rever bikotea eta Enrike Hurtado eta Amorante artista polifazetikoak zuzenean joko dute.

Hortaz, abenduaren 16tik 18ra arte, Zorrotzaurreko Kunsthal diseinu eskolan, asteburu oso bat eskainiko zaie “formatu konbentzionalez haratago doazen edizio formei, eta esperimentazioaren eta ikerkuntza artistikoaren lurretan barrena sartuko dira, liburua objektu, pieza bakar edo sorta berezi gisa harturik”.

Egueroko egitaraua ikusteko: BALA

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button