LITERATURA

Jon Arretxeren eleberri beltza eta Aritz Gorrotxategiren memoria puskak

Bi lan berri kaleratu ditu Erein argitaletxeak azken egunetan: Ez erran deus (Jon Arretxe) eta Ahazten diren gauzak (Aritz Gorrotxategi).

Lehena Toure detektibearen beste entrega bat da. Tourek beste lanbide bat du orain bere curriculum bereziari eransteko: ardiak zaintzen ditu. Bizimodu lasaia, ez du besterik nahi, baina edonora joaten dela ere, ezin dio bere patuari ihes egin. Gure detektibe-igarleak hainbat gorabehera biziko ditu, eta hiltzeko zorian ere egongo da, gogoz kontra nahasirik suertatu den kasu bat argitzeko zereginean.
Eleberri honen protagonistak bere arazoetatik ihes egin eta bakea bilatzen du beste leku batean, baina horrek ez dio migratzaile gisa aurrez aurre topatzen dituen zailtasunak konpontzen lagunduko. Horixe deskribatzen du Arretxek eleberri beltz honetan, testu soil baina, aldi berean, umorez zipriztindutako rural noir honetan.

Aritz Gorrotxategik bere aldetik, hainbat galdera planteatu nahi izan ditu: nork aukeratzen ditu gogora ekarri nahi ditugun memoria puskak? Zergatik pilatzen dira pasarte batzuk eta gainerakoak galdu? Pentsatzen jarrita, dibertigarria da gure memoria kudeatzen duen gorputz burokratiko oso bat irudikatzea, bere mezulari eta kontseilari propioekin, galeriaz galeria denak, oroitzapen bihurri baten bila. Bitxia da onartzea: geu gara gure memoriaren arduradun bakarrak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu