MUSIKA

Jim Jones musikari rock’n’roll zalearen bisita berria gurera

Jim Jones Revue, Black Moses edo Thee Hypnotics taldeetan aritutako Jim Jones musikari britainiarrak Gasteizko Helldorado aretoan joko du bere egitasmo berriarekin, Jim Jones & The Righteous Mind. Kontzertua larunbatean izango da, hilak 19, 22:00etan, eta britainiarrekin batera Los Nitxos post-punk talde arabarra izango da.

Bere ibilbide guztian abiatutako hainbat proiektu tarteko, Jim Jones sarritan izan da gurean, Euskal Herriko rock’n’roll zaleek harrera oso ona egin baitute beti; 2018an, esaterako, Azkena Rock Festival jaialdian izan zen, bere lehenengo taldearekin, Thee Hypnotics.

Bada, larunbatean, bere proiektu berrienarekin izango da Gasteizen, Jim Jones & The Righteous Mind. Taldeak CollectiV izenburuko bigarren diskoa aurkeztuko du.Aurretik, 2017an, §uper Natural diskoa plazaratu zuen. Beste hiru EP ere kaleratu ditu.

Helldorado aretoaren arabera, Jim Jones anbizio handiko musikaria da, beti bere soinua zabaltzeko gogoz. “Haragitze berri honen bidez, bere ibilbide luzean egin zuen disko gordinena, zingiratsuena eta biziki garage zalea egin nahi izan du, bai eta lortu ere”. Izerditsua, exotikoa, sustraiduna eta parrandazalea da Jim Jonesen proposamen berria.

https://helldorado.net/index.php/programacion/8-programacion/268-jim-jones-the-righteous-mind

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button