BESTELAKOAK

Jet Lag Bio ekimenean parte hartzeko aukera zabaldu dute

Bere laugarren edizioari begira Jet Lag Bio programak gazteen sormena bultzatzeko eta saritzeko erronkarekin jarraitzen du. Horretarako diziplina anitzeko Ideiak lehiaketa abiatu du: arte eszenikoak, moda eta diseinua, zientzia, hiriko kirola, teknologia, musika… Aukeratutako proiektuek 1.900 eta 5.000 euro arteko sariak jasoko dituzte eta Jet Lag Fest 11an erakutsiko dira. Izen emate inprimakia eta lehiaketaren oinarriak hemen deskarga daitezke.

Halaber, Jet Lag Bio 11 programa blogger-ak bilatzen ari da. Hala, zazpi aukeratuko dituzte blogari gisa jarduteko aurtengo edizioan. Blogariek gazte adierazpideekin loturiko kontuak sareratu beharko dituzte eta gizarte sare nagusiekin ere harremanetan egon beharko dute.

Jet Lag Biok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button