BESTELAKOAK

Jet Lag BIO ekimen erraldoiaren barruan "Fotomarathon" bat egingo da Berlin hirian

Gai nagusi bat dagoen arren, eguerdian gai batzuk jakinaraziko dira irteera lekuan. Argazkiak gaien ordena jarraitu beharko dute eta lehiaketaren egunean ateratakoak izan beharko dute
Bide luzea egin beharko dute parte-hartzaileek, izan ere, lehiaketak 12 ordu irauten ditu, eta zonaldeka banatuta dago, bidean kontrol puntuak dituelarik (puntu bakoitzean lehiakideek gai gehiago jasoko dituzte).

Argazkiek JPG formatuan ateratako zuri-beltzeko zein koloreko argazki digitalak izan beharko dute.
Irteeran, lehiakide bakoitzak dortsala jasoko du, eta agerian eraman beharko du lehiaketa guztian zehar. Kamerek irteera momentuan memoria txartelak hutsik izan beharko dituzte, eta kameran prezintua jarriko du antolakuntzak, egunean ateratako argazkiak baino gorde ez dezaten. Beranduenez 12:15etan egin beharko da irteera, eta bideko kontrol gune guztietan parte hartzaileak pertsonalki jasoko ditu hurrengo gaiak. Adin txikikoek ere parte hartzeko aukera zabaltzen dute antolatzaileek, baina adin nagusi batek lagunduta egin beharko dute bidea. Azken kontrola, helmugakoa, gaueko 24:00etan (parte-hartzaileak 00:30etararte ailega daitezke helmugara).

Lehiakideek aurkeztutako lanen artean, 10 bilduma onenak aukeratuko dira. Sari banaketa eta argazkien erakusketa, lehiaketa bukatu eta lau astera izango da, data zehatza oraindik finkatzeke dagoelarik.

Berlinetik bazabiltzate, edota hara joateko plan baduzue ez ahaztu kamera!

Jet Lag BIOk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button