MUSIKA

“Oreka” elektronika saioa izango da Guardetxean

Larunbatean, hilak 7, musika elektronikoa ardatz duen Oreka saioa egingo dute Donostiako Guardetxean. Bertan, Sunny Graves eta Skygaze-en zuzenekoak, eta Alfred Adler disko-jartzailearen eta Inesfera bideo-jartzailearen saioak antolatu dira.

Simon Williams-en bakarkako egitasmoa da Sunny Graves. 2002 urteaz geroztik Bartzelonan ari den musikari eta produktore elektronikoa da, eta Narwhal bikotea osatzen du Cristian Subirà-rekin batera. Guardetxearen arabera, “musika munduko langile nekaezinak diren Bartzelonako Disboot zigiluaren eskutik datorren oparitxoa”.

Skygaze proiektuaren atzean, berriz, Jaime Tellado dago. 2007an musika elektroniko ekoizten hasi zen, Jimboo goitizenarekin. 2013an egun erabiltzen duen ezizena hartu zuen, eta  zenbait netlabel –ekin hasi da argitaratzen: Neonized Records, SoullessLab Records, PyraFunk Records, LoveOurRecords… Espainiako Gijon hiriko Vaporazu taldeko kide ere bada, Eduardo Romerorekin batera.

Alfred Adler DJ, ekoizlea eta binilozale amorratua da. Egun, Bilboko Merienda club-eko arduradunetariko bat da. Estilo guztietako diskoak erabiltzen ditu bere saioetan: “deep ukitua eta underground soinuko house eta disco musika klasikoak nagusituz, klub musika estiloko azken joerak dakartza”.

Amaitzeko, Gari Artola da Inesfera ikus-entzunezko artista da, eta bestelako artistekin ere aritzen da, tartean, John Berkhout. “DIY(Do it yourself) kontzeptuaren jarraitzailea, bere instalazioak ingurunera moldatzen ditu, horrela musikaren eta ikus-entzunezkoaren arteko erlazioan sortutako sentsazioak handitzea lortuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button