ARTEA

Jesus Lizaso eskultoreak “Re flexion” erakusketa paratu du Rekalde aretoan

Jesus Lizasok (Barakaldo, 1961) azken hamarkadan egindako 27 eskultura bildu ditu Re flexion izenburuko erakusketan, Bilboko Rekalde aretoan. Erakusketa zabalik egongo da maiatzaren 1era arte.

Matala eta egurrarekin lantzen ditu Lizasok bere eskulturak. Rekalde aretoaren arabera, “eskultoreak esperimentazioan aurrera egin ahala, lan-serie bat sortu du materialen plastikotasunarekin jokatuz muga harrigarrietaraino, arinaren eta astunaren, eta zurrunaren eta malguaren arteko dialektika antzeko batean”.

Hala, bolumenak, lerroak, espazioak eta hutsuneak birsortzen ditu bere lanetan. “Lan-osagai hutsak dira materia eta forma, esanahi pertsonal edo gogo-aldarterik gabe”.

Erakusketa bere ibilbide artistikoan bizitako eboluzioaren isla da. “90eko hamarkadaren amaieratik aurrera, ostera, figurazioa baztertu, eta sintesian eta abstrakzioan sartuko da; burdina eta egurra erabiltzeari ekingo dio, adierazpide eta plastikotasunaren bide bezala”.

Informazio gehiago: salarekalde.bizkaia.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button