ARTEA

Jesus Lapuenteren pop kutsuko “Garai nahasiak”

Jesus Lapuentek (Zaragoza, 1953) Tiempos confusos izenburuko erakusketa paratu du Iruñeko Ziudadela-n. Erakusketa zabalik dago otsailaren 24a bitarte, eta pintura, diseinu grafikoa eta artearen historia uztartzen dituen sinkretismo esperimentua da.

Erakusketan formatu anitzeko koadroak ikus daitezke, eta lanok artearen historiaren berrikuspena osatzen dute. Hala, margolanetan makina bat pertsonaia eta irudiak ageri dira, pop logika jakin bati jarrairtuz, non diseinu grafikoaren eta publizitatearen eraginak nabaritzen diren.

Orotara, lau dozena lan dira, akrilikoarekin eginiko oihalak, gehienak formatu handikoak.

Lapuenteren hasierako erakusketetan jada nabaritzen zen pop mugimenduaren influentzia, bai eta surrealismoarena ere. Hainbat banako erakusketa egin ditu, batez ere Aragoi, Valentzia eta Nafarroako galerietan. Horiez gain, New York hiriko Brooklyn Borought Hall aretoan ere erakutsi zituen bere lanak 2009an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu