IKUS-ENTZUN

“Jeannette, l’enfance de Jeanne d’Arc” filma pantailaratuko du gaur Kresala zineklubak

Donostiako Kresala zineklubak Bruno Dumont zinegilearen Jeannette, l’enfance de Jeanne d’Arc (2017, Frantzia) lana emango du gaur, 19:30ean,  Trueba aretoetan. Zigor Etxebeste idazle eta zinean adituak aurkeztuko du emanaldia.

Juana de Arco pertsonaian oinarritutako musikala da, eta Donostiako Kresala zineklubaren arabera, zale asko filma ikusteko irrikan daude, estreinaldia izateaz gainera, pelikula bitxia baita.

Filmak hauxe kontatzen du: “Frantzia, 1425. Ehun Urteko Gerraren erdian, 8 urteko Jeannettek bere ardiak zaintzen jarduten du Domremy herrixkan. Egun batean, lagun duen Hauviette-ri ingelesek eragiten dioten sufrimendua gehiago jasan ezin duela adierazten dio. Madame Gervaise mojak Jeannette zentzatu nahi du, baina neskatxa prest dago armak hartu eta frantziar inperioa salbatzeko. Bere fedeari jarraituz, Juana de Arco bihurtuko da”.

Pelikula berezia da  Bruno Dumont zinegilearen, energia handikoa, ludikoa eta eztabaidarako elementuak jasotzen dituena. Musikala da, baina eduki erlijiosoak ere biltzen ditu. Hala, edukiaren aldetik pisutsua eta espirituala da, baina estetikoki basatia da, “benetako jaialdia”. Finean, ez ohiko lana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button