MUSIKA

Badator Gernikako “Lekuek” jaialdia

Gernikako Lekuek jaialdiak bederatzigarren edizioa beteko du eta martxoaren 12tik 19ra bitartean gauzatuko da Gernikako hainbat lekutan. Kaleak, Astra, Iparragirre, Rock Elkartea, Kult Parnaso eta Lizeoa izango dira Lekuek festibaleko kontzertu eta jarduerak hartuko dituzten agertokiak.

Eta bertan, besteak beste, ZA!, Verde Prato, Merina Gris, Acid Mess, Numen, Dupla, Gailu, Bondi 22, J Martina, Empty Files, The Broken Horizon eta abar arituko dira. Sara Mansilla, Unai edo Trigger taldeen konfirmazioak ere badira tartean, eta antolatzaileek esan duten bezala, “hibernaziotik esnatzeko aste ederra musikaren botereaz gozatuz, hitzaldi, disko eta arte azoka, dj-ak, tailer, erakusketa eta bestelako jarduerak” izango dira.

Jaialdi autogestionatu eta boluntarioak bere manifestu poetikoa ere aurkeztu du, aurten desberdina denaren ikusgarritasunean fokua jarriz, uniformetasunak dakarren infernuaren aurka.

Egun guztietako ordutegiak, tokiak eta abar, Gernikako Lekuek jaialdiak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button