IKUS-ENTZUN

“Jean Renoir ezinbestekoa” zikloa, Nafarroako Filmotekan

Aste honetan, Jean Renoir ezinbestekoa izeneko zikloa abiatuko dute Nafarroako Filmotekan. Abendura bitartean zuzendari interesgarri horren makina bat obra izango dira zikloaren ardatza.

Jean Renoir (Paris, 1894-Beverly Hills, 1979) Pierre-Auguste Renoir margolari inpresionista ospetsuaren bigarren semea izan zen. Bere filmak, Nouvelle Vague delakoa hasi aurretik egin zituen, eta ondorioz, mugimendu horretan eragin zuzena sortu zuen.

Bihar bertan, urriak 9, izango da lehen emanaldia La Chienne (1931) filmarekin. Filma Georges de La Fouchardièreren La Chienne nobelan oinarrituta dago. Film horretan, “Maurice Legranden zorigaiztoko bizitza kontatzen da. Kasualitatez, Lulu gazte ederra ezagutuko du eta berarekin maiteminduko da. Baina, Luluk Dede maite du, bere txuloa, eta Mauricengandik soilik dirua lortu nahi du. Dena aldatuko da Mauricek horren berri izaten duenean”.

Hil honetan ere, Boudu sauvé des eaux (1932), Toni (1935), eta Les bas-fonds (1936) filmak proiektatuko dira, urriaren 9, 16, eta 23an, hurrenez hurren.
Saio guztiak 20:00etan izango dira.

Datu guztiak, Nafarroako Filmotekak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button