MUSIKA

Jean Mixel Bedaxagar kantariaren doinurik maiteenak, Donostian

Jean Mixel Bedaxagar kantariak kontzertua eskainiko du ostiralean, Donostiako Imanol Larzabal Aretoan, 20:00etatik aurrera.

Duela urte batzuk Urdiñarbeko kantariak Belatxa izenburupean kaleratu zuen bere azken lana,  “zuberotar tradizioaren arrastoetan murgildurik, sustraiarekin lotzen gaituzten kate-begi horiek argitzeko eta transmititzeko ahalegin bikaina eginez”.
Mixel Etxekopar zuberotar sortzailearen laguntzaz, Jean Mixelek naturaren usainak, oroimenik gustukoenak, doinurik maiteenak, eta bere espazioaren erreferentziak aletu zituen.

Ohikoa den bezala, atsegin bezain aberats suertatzen da a capella-n abestutakoak eta kantu musikatuak tartekaturik jasotzea, xirularen espresiobideari urrezko tarteak utzirik.
Diskoan bezala, kontzertu honetan, Mixel Etxekopar (ahotsa, xirula eta ttunttuna) eta Sacha Standen (arrabita, pianoa eta moldaketak) izango ditu lagun, talde ttipi baina eraginkor honen bidez, lanaren funtsa hobekiago azalduko delakoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button