IKUS-ENTZUN

Jean-Luc Godard-en “Le mépris”, pantaila handian

Jean-Luc Godard zinegile frantziarrak 1963an filmatutako Le mépris filma pantailaratuko dute gaur, Bilboko BBK Aretoan, 20:00etatik aurrera, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Emanaldia Arrebato Zinemarekin batera ondu dute.

Godardesn film malenkoniatsuena eta ederrena dela esan ohi da. Gizon eta emakume baten artean sortzen den tristuraren esplorazioa da, eszena interesgarriak sortuz eta kolore probokatzaileak eta fluxu piktoriko iradokitzailea erabiliz. Aktore ezagunekin filmatu zuen lan hau zuzendari frantziarrak, besteak beste, Brigitte Bardot frantziarra eta Jack Palance estatubatuarra. Fritz Lang zuzendari klasikoa agertzen da bere burua antzezten, bai eta Godard bera ere. Hala, izar handiekin jositako eta aurrekontu handiko lana da.

BBK Aretoaren arabera filmak ondokoa kontatzen du: “Paul Javal dramaturgoak Odisea filmaren hainbat pasarte berridazteko proposamena onartu du. Grabazioa Capri-n izango da, Fritz Lang alemaniar zuzendari ospetsuaren zuzendaritzapean. Prokosch estatubatuar produktore harroputza lehenengoz topatzen duenean, idazleak Camille bere emaztea Prokoschen finkara joaten utziko du. Horrela, gaizki ulertze bat egon da eta horren ondorioz bikotearen barruan krisi mingarria hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button