ARTEA

“Je, Je… Luna” erakusketa, Azkuna Zentroan

Maria Luisa Fernandez artistaren ibilbidearen lan-bilduma erakutsiko du ekainaren 18tik irailaren 13ra Azkuna Zentroak. Gaur, Fernando Perez zentroaren programazioaren arduradunak, Maria Luisa Fernandez artistak eta Beatriz Herraez erakusketako komisarioak egin dute erakusketaren aurkezpena.

Bilborekin harreman zuzena izan zuen artistaren atzera begirakoa da, izan ere, 90eko hamarkadatik hona ez dira bere lanak osotasun batekin erakutsi. Lanak 1979tik 1997ra bitartean eginak dira, artista ideal baten figurari hurbilpen moduan, hausnarketa moduan. Erakusketan era askotako marrazki, eskultura eta instalazio-multzoak jarriko dira, orain arte ikusgai egon ez direnak.

Je, je…luna erakusketa CAV (Comité de Vigilancia Artística) taldearen garaiko piezekin hasten da. Artista talde horren kide izan zen hainbat urtez, eta era kritikoan aritzen ziren bertan, arte eta garai hartako instituzioak edota arte garaikidearen sistema kritikatuz, baina artearen praktikatik abiaturik.

Garai kritiko horrek osatzen du erakusketaren lehen espazioa, eta bertan objektu eta dokumentu asko biltzen dira.

Bigarren multzoa egurrezko piezek osatzen dute, zentzu bikoitzarekin eta hitz-jokoekin. Tamaina eta geometria guztietako bolumenak topatzen dira, batzuk koloreztaturik, besteak ez. Egurra da landutako materiala. Euskal eskultura berria deiturikoaren pare.

Maria Luisa Fernandezen lanek era askotako hizkuntza artistikoak hartzen dituzte, hala kontzeptual eta minimalismoko post-ak, nola joera konstruktibisten eta Euskal Herriko eskulturaren tradizioko elementuen arteko gurutzaketa, artistak Euskal Herrian jaso baitzuen prestakuntza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu