IKUS-ENTZUN

“Jazzinema” zikloaren azken saioak

Jazzinemaren iraupena bi hilabetera luzatu da aurten, eta ekinean eta uztailean hainbat film pantailaratzen ari dira Tabakaleran, Heineken Jazzaldiarekin eta Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan. Aurtengoa hirugarren edizioa izan da.

“Jazza eta zinema, zinema eta jazza: elkargune zoragarria, sinbiosi ederra osatzen dute”.

Gaur berton, Thelonious Monk (1917-1982) jazzeko piano-jotzailearen bizimoduari buruzko dokumentalaren emanaldia atondu dute: Thelonious Monk: Straight, No Chaser. “Monk eta bere taldearen zuzeneko kontzertuak biltzen ditu, eta ezohiko artista honen lagunei eta familiartekoei egindako elkarrizketak ere ezagutzera ematen ditu”.

Bihar ere saio interesgarria ondu dute: What Happened, Miss Simone? Nina Simone abeslari ospetsu eta eskubide zibilen aldeko ekintzaileari buruzko dokumentala da hori. “Artistari egindako elkarrizketekin osatutako 100 orduko audioen hainbat pasarte lehenengoz entzun daitezke film honetan. Era berean, pelikulak ezagutzera ematen ditu Simoneren kontzertuetako irudi argitaratu gabeak, hark izandako korrespondentzia eta bere alaba Lisa Simone Kellyri egindako elkarrizketa”.

Zikloaren barruan izan den programazio osoa, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button