MUSIKA

“JazzHerrian” jaialdiaren zazpigarren edizioa, Agurainen

Aguraingo Udalak eta XabiGune Kultur Elkarteak antolatu dute JazzHerrian jaialdiaren zazpigarren edizioa. Astero kontzertu bat programatu dute herrian, kalitate handiko taldeekin.

Bihar, uztailak 3, abiatuko da Agurainen JazzHerrian jaialdia Komando Funk taldearekin, 19:30ean, Santa Maria plazan.  Komando Funk taldeak bertsio ederrak (Stevie Wonder, Bruno Mars, Jackson Five, Amy Winehouse, Oasis edo Aretha Franklin) egiten dituen talde bat da. Emaitza sofistikatua eta liluragarria da, eta aldi berean alaia eta dantzagarria. Energia dosi bat, alegia.

Datozen kontzertuak, orduak eta protagonistak honakoak dituzue: uztailaren 11n, 19:30ean, San Juan plazan, Voodoo Charms; 12an, 13:30ean, Euskal Herria plazan, The Big Flyers; 18an,  19:30ean, Dulantzi plazan, Still River; 19an, 13:30ean, Sagarmin plazan, Iker Piris & His Dual Electras; eta azkenik, uztailaren 24an, 19:30ean, Dos Caños plazan, Last Infusion arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu