MUSIKA

“Jazzharrean” jaialdia abian da Gasteizen

Gasteizko Alde Zaharrean egin ohi den Jazzharrean zikloaren bederatzigarren edizioa, uztailaren 1ean hasi zen eta uztailaren 12ra bitarte iraungo du.

Orain arte, hiru kontzertu izan dira hainbat lokaletan, eta gaur, uztailak 4, Anaut eta Priscilla Band taldeak izango dira Jardín de Falerinan.

Programa Parral, Hor Dago eta Araña del Rock-ek ondu dute, eta askotariko taldeak biltzen ditu, makina bat taberna eta lokaletan,

Bada, uztailaren 12ra arte ondoko kontzertuak izango dira: 6an, Water & Close (Jango), Danilo C.H. (Bakan), Playground (Elorza) eta Swingsteria (Erdizka); 8an, Naked Blues (Gora) eta Edu Manazas (Parral); 9an,  Makala Jazz Funk Band (Bodegón Gorbea) eta Urtzi Azkue & The Funk Junkers (Elorza); 10ean,  Noguel Quartet (Artium) eta  Fizzy Soup (Parral); 11n, Dr. Sax, Joseba B. Lenoir eta  Moby Dick (Jardín de Falerina); eta,  amaitzeko, 12an, Moreland & Arbuckle (Helldorado).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button