BERTSOTAN

Uribe Kostako emakumeak bertsolari

Emakumea eta bertsolaritza uztartuko dituzte Fredi Paiak eta Miren Ibarluzeak, martxoaren 9an, arratsaldeko 19:30ean, Kurtzio Kultur Etxean izango den mahai-inguru batean.

Fredi Paiak eta Miren Ibarluzeak eskainiko duten mahai-inguruan hainbat gai jorratuko dituzte.
Paiak, bertsolaritzaren historian zehar ibilbide bat eginez, Uribe Kostan izan ziren emakume bertsolariak izango ditu hizpide.
Ibarluzeak, aldiz, ikuspuntu gaurkotuago bat emango du, emakumeek egun bertsolaritzan duten lekuari buruz: emakumeen eragina bertsolaritzan, bizipenak, umorea…

Horren ostean, eztabaidarako tartea zabalduko da bakoitzak nahi dituen ekarpenak egiteko. Gainera, Ander Deunako ikasleak ere bertan izango dira, bertso bat edo beste botatzen!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button