LITERATURA

Aingeru Epaltzak “Mendi-Joak” kaleratu du

Gaur berton, Donostiako Elkar aretoan, Aingeru Epaltza (egilea) eta Xabier Mendiguren (editorea) bikoteak Mendi-Joak (Elkar) izeneko lana aurkeztu dute.

Mendi giroko ipuinak idatzi ditu oraingoan Aingeru Epaltzak, baina atrezzoa besterik ez dira makilak eta kranpoiak, pioletak eta polainak, motxilak eta botak.
Mendia da giza-koreografia eta harreman berezietako espazioa. Eta ipuin hauetako protagonistek “mendiak baizik ez dituzte bizi, asteburua noiz ailegatuko beti, betizuak larrera bezala ateratzeko: horra zer diren mendi-joak”.
Batzuk inguruko mendietan jarduten dute abenturan, baina “Pirinioetara joan ohi dira ia aste birik behin; eta oporrak iristen diren aldiro plan handiago eta urrunagokoak egiten dituzte: Kilimanjarora igotzea, trekkinga Saharan, zeharkaldia Kaukason…”.
Baina espazio natural eta dekoratu horren atzean, “giza harreman ñabar eta askotarikoak ageri dira: bikote-bizitza higatuak, familia maiz ozpinduak, beldur gauzatuak, poz geroratuak, ilusio zapuztuak, baita asetasun labur eta zorion-une ustekabekoak ere, egileak ohi duen begirada zorrotz-maltzurraz eta esku trebe-jostalariaz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button