MUSIKA

Jazz kontzertuak Bilbon eta Donostian

Bidebarrieta Kulturguneak Sara Serpa Quartet taldearen emanaldia jasoko du gaur Bilbao Distrito Jazz egitarauaren barruan, 20.00etan.
Abeslari eta konposatzaile portugaldarra New Yorken bizi da une honetan. Sara Serpa Lisboako Musika Kontserbatoriora sartu zen, pianoa eta kantua ikasteko, eta bertan ezarri zuen bere musika hiztegiaren oinarria. Hitzik gabeko musika abestea, ohiko scat teknikatik haraindi, bere sorkuntza estiloaren parte ere bada. Bere konposizio lanek eta bere kantuak jarraitu beharreko norabidea eta eredua markatu dute jazz musikari gazte askoren artean.

Beste aldetik, Frida Pipol taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 20:00etan FNACen, 46. Heineken Jazzaldiko Tokiko Taldeen Hautaketaren barruan.
Frida Pipol sei musikarik osatzen duten taldea da. 2002 urtetik beren musika eragin anitzak nahasten dituzte beren entseguetan, Errenterian (Gipuzkoan). Norberaren esperientziak uztartu eta gustu guztiei zukua ateratzea dute helburu, taldeak dioen bezala, elixir bikaina lortzeko.
Frida Pipoleko musikariek errezeta moduan azaltzen dute beren musika: “33 cl groove (zaporea lortzeko), 20 cl funk giro on, 5 cl latino-hauts, 5 cl rock klasiko (jatorri-izendapenarekin), 2 cl jazz, bi hatz afro/reggae saltsa berezi  eta 2.589 ordu entsegu”.

Frida Pipolek, besteak beste, Gazteszena eta Tunk! aretoetan, Guardetxean, Rock Starren, Pagoan, Be Bopen, Zurriola Marítimon, Pasaiako festetan eta Sensorama Jazz Caféan (Madril) jo du.
Frida Pipol ikusi eta entzutea ikuspegia zabaldu eta soinu original eta oparoz gozatzea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button