MUSIKA

“Jazz-Hitz”, jazza ardatz duen argitalpen zientifikoa

Musikenek Jazz-Hitz aldizkariaren lehenengo alea kaleratu du, “jazza esklusiban ardatz duen argitalpen zientifiko bakarra”. Jazz-Hitz jazz musikaren inguruko ikerketa aldizkaria da, Musikene-Euskal Herriko Musika ikastegiaren Jazz Departamentuak bultzatua eta musika genero horri lotutako zientzia-lanak oso ikuspegi zabaletik argitaratzeko asmoa duena.

Aldizkaria Patricio Goialde jazz musika irakasle eta ikertzaileak zuzentzen du eta nazioarteko batzorde zientifikoa du, ikertzaile nabarmenek osatua, hala nola Ivan Iglesias (Valladolideko Unibertsitatea), Christa Bruckner-Haring (Grazeko Musika Unibertsitatea, Austria), Silvia Martinez (ESMUC-Kataluniako Goi Mailako Musika Eskola), Nicolas Pillai (Birminghameko Unibertsitatea) edo Iñaki Saldoval (Tartu Viljandiko Unibertsitatea, Estonia).

Egitasmoaren bultzatzaileen hitzetan, aldizkaria “irauteko bokazioz jaio da, urtean behin emango delarik argitara; nazioarteko komunitatearen interesa pizteko bokazioa ere baduenez herrialde eta hizkuntza ezberdinetako kolaboratzaileei irekitzen die bere atea. Izaera zientifikoari eusteko helburua du, bereziki prozesu editorialaren, bertan argitaratzen diren ikerketa artikuluen edukietan eta baita bere difusioan ere kalitatea ziurtatzen duten irizpideetan. Jazz-Hitz aldizkariak ikerlanaren ikuspuntutik musika hau ikusgai egiten eta ezagutzera ematen lagundu nahi du, jazzaren interpretazio alorra aberastuko eta osatuko duen eremua landuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button