MUSIKA

Jazz guztia gaurtik aurrera Donostiako Jazzaldian

52. Heineken Jazzaldiak gaur zabalduko ditu ateak, eta bere izar nagusiak dir-dir egiten hasiko dira: Herbie Hancock, Kamasi Washington, Bryan Ferry, The Pretenders, Wayne Shorter, Abdullah Ibrahim-Hugh Masekela, Hiromi, Gregory Porter eta Macy Gray. Jaialdia uztailaren 20tik 25era egingo da. Ohikoa denez, jazz artistak handiak eta pop izarrak bildu dituzte aurten ere.

Izen garrantzitsu asko Trinitate Plazan bilduko dira. Hala, uztailaren 23an, Kamasi Washington saxofoi-jotzailea arituko da. Jazzaldiaren arabera, “jazzaren munduko protagonista absolutua gaur egun, The Epic izenburuko disko zoragarria argitaratu zuenetik”.

24an, Macy Gray ezaguna izango da Trinitaten: “Musika beltzeko ahots berezi eta zinezkoenetako bat, saio bakoitzean duen guztia ematen duen emakume bat, souleko eta R&Beko gaur egungo euskarri sendoenetakoa”.

25ean, halaber, Afrikako jazza izango da protagonista, Jazz Epistles taldearen eskutik, “non afrikar jazzeko bi elezahar elkartu baitziren lehenengo aldiz, Abdullah Ibrahim eta Hugh Masekela”, zeinak berriro elkartuko diren, “talde mitiko haren errepertorio zoragarria ikus-entzuleekin partekatzeko”.

Kursaal aretoan ere izango da zer ikusi: uztailaren 21ean, Wayne Shorter izugarria, eta 24an, Herbie Hancock, besteak beste. Kursaalen, halaber, Bryan Ferry zaharra arituko da, eta Heineken Agertoki Berdean, The Pretenders.

Informazio gehiago: heinekenjazzaldia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button