MUSIKA

“Jazz Euskadi 2019” egitasmoko programazioa prest

Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailak bultzatzen duen Jazz Euskadi 2019 egitasmoko programazioa, gaur goizean aurkeztu dute. Prentsaurrekoan Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Sonia Perez eta hiru jaialdietako zuzendariek parte hartu dute.

Jazz Euskadi 2019 egitasmoa Getxoko, Gasteizko eta Donostiako Jazzaldiek osatzen dute. Jazz jaialdi bakoitzak bere protagonistak eta turismoa erakartzeko borobildu duen programazioa aurkeztu ditu.

Hala, Getxoko 43. Nazioarteko Jazzaldia uztailaren 3tik 7ra izango da, eta kostaldeko herrira, aurten, Julian Lage gitarra-jotzailea, Kenny Barron pianista, Paquito D’Rivera klarinete- eta saxo-jotzailea, Andrea Motis eta Madeleine Peyroux artistak etorriko dira. Guztira, jazz denboraldi luzea zabalduko duen jaialdian 16 emanaldi atondu dira. Hauez gain, Talde Lehiaketako kontzertuak ere izango dira. Aurten, 66 taldek parte hartu dute aurreneko fasean eta, horien artean, honako lau hauek hautatu ditu epai-mahaiak finalerako: Poloniako Szymonklekowicki Sextet, Claudio Jr. de la Rosa laukote holandarra eta Espainiako Marc Martin Trio eta José Ángel Llorente 5et.

Horren ostean, uztailaren 15etik 20ra, Gasteizko 43. Jazzaldia garatuko da honako artisten presentziarekin: Marco Mezquida, Golden Gate Quartet, Nubya García, M.A.P. + Gasteizeko Banda, Danilo Pérez, Cohen eta Potter Quintet, Chris Potter, Marta Sanchez Quintet, Regina Carter, Gregory Porter, Iñigo Ruiz de Gordejuela, Jorge Drexler eta Omara Portuondo, Ambrose Akinmusire, Origami Harvest eta Kamasi Washington eta Makaya McCraven.

Azkenik, Donostiako Jazzaldia izango da. Heineken Jazzaldia uztailaren 24tik 28ra bitartean garatuko da eta bere 54. edizioko programaren barruan Diana Krall, Jamie Cullum, Neneh Cherry, Joshua Redman, Maria Schneider eta Donny McCaslin izango dira, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu