MUSIKA

Jazz emanaldiak izango dira asteburu honetan Bilbon

Gaurko kontzertuan bi laukote arituko dira: Mikel Bikandi 4tet eta Gorka Benítez 4tet. Bikandi bizkaitarra da eta gitarra jotzaile eta konpositorea. Iruneko Pablo Sarasate Goi Musika-Eskolan lizentziatu zen gitarra elektrikoaren esparruan eta Jazz espezialitatean. Musikari ez ezik, irakasle ere bada, eta eskolak jaso ditu hainbat musik garrantzitsuen eskutik, hala nola, Scott Henderson eta Ben Monder. Sexo tenore, kontrabaxu eta bateriarekin osatuko du gaurko laukotea.

Gorka Benitez, berriz, Bartzelonan bizi den saxo-jotzaile bilbotarra da. Hiru urtez New Yorken ikasi zuen beka bati esker eta Harbor Performing Arts Center eskolako Jazz Studies Program delako graduduna da. Hainbat musikari ezagunekin aritu da lankidetzan, ez bakarrik jazz eremukoak, hala nola, Mikel Laboa eta Martirioa. Oso ezaguna da penintsulan zein nazioartean. Gaur gitarra, kontrabaxu eta bateriarekin arituko da.

Biharko emanaldiari dagokionez, Funk Collective funk zazpikote bilbotarra da eta euren eraginen artean Herbie Hanckok edo John Coltrane aipa daitezke.
Azkenik, De Diego Brothers, Juan (tronpeta) eta Victor De Diego (saxo tenorea) anaiek Bartzelonan osaturiko boskotea da, piano, kontrabaxu eta bateriaren laguntzarekin. Bi anaiek Bilboko Goi Musika-Eskolan prestakuntza sendoa jaso eta Kataluniarantz egin zuten. Biak ala biak maila handiko musikariekin egin dute lan eta makina bat jazz jaialditan parte hartu. De Diego Brother izenarekin plazaratu duten azken lana Odola Sangre da, 2010 urtearen hasieran kaleratua.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button