MUSIKA

Jazpana musika jaialdia egingo da asteburu honetan Beasainen

Urriaren 23 eta 24ean egingo da Beasaingo Bernedoeneako Parkinean Jazpana! Jaialdiaren edizio berria. Guztira, hamazazpi artista arituko dira, tartean, DJk.

Artisten artean, atzerrikoak izango dira: Girls Names Ipar Irlandako post-punk taldea eta The Connection Featuring The New Trocaderos estatubatuarrak. Estatuko ordezkaritza, bestalde, zabalagoa izango da, talde asko Kataluniatik etorriko baitira, tartean, BCore zigilu ezaguneko The Unfinished Sympathy. Euskal ordezkaritza ere azpimarratu behar da, anitza eta handia: Anari taldearekin arituko da, Bullet Proof Lovers donostiarrek hard-rock kantu melodikoak haizatuko ditu edo Rural Zombies Zestoako talde gazte dantzagarria.

Egitarauaren harira, ostiralean, urriak 23, hauexek izango dira agertokian: Colapso (Beasain, Gipuzkoa), Borrokan (Bera, Nafarroa), Sacco (Irun, Gipuzkoa), The Unfinished Sympathy (Bartzelona, Katalunia), Bullet Proof Lovers (Donostia, Gipuzkoa), The Connection Feat. The New Trocaderos (Portsmouth/New England, USA) eta DJ Göo. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.

Ostiralean, berriz, kartela zabalagoa izango da: Mammut & The Palmeras Stuck (Beasain, Gipuzkoa), Señores (Bilbo, Bizkaia),  Everybody Here Wants You (Ordizia, Gipuzkoa), Anari (Azkoitia, Gipuzkoa), Mourn (Bartzelona, Katalunia), Joseba B. Lenoir Gang (Bera, Nafarroa), Girls Names (Belfast, Ipar Irlanda), Rural Zombies (Zestoa, Gipuzkoa), Mendetz (Bartzelona, Katalunia) eta Tutu & Lucient (Dj Set). Larunbatean 12 orduko egitaraua izango da, 18:00etatik 6:00etara.

Informazio gehiago: jazpana.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button