ARTEA

Javier Ozcoidi artistak “Walking The Line” erakusketa egingo du Montehermoson

Arte proiektuak ezagutarazteko programaren barruan, eta Cristina Arrazola-Oñate komisaritzapean, Javier Ozcoidi artistak Walking The Line erakusketa paratuko du Montehermoson. Ekainaren 26tik uztailaren 26ra ikusi ahalko da artistaren proposamena, eta gaur berton, irekierarekin bat eginez, artistaren eskutik sormen prozesuaren azalpena izango da.

“Pasieran aurkitzen nuen beti ekoizpen-motorra, nire interesetik sortutako lengoaiaren kodifikazioa desberdinak ezartzen diren ekoizpen-motorra. Sormen-prozesu horren baitan, ohartu nintzen funtsean interesatzen zitzaidanaren sorburu zirela lerroa –aitortu behar dut gero eta gutxiago gustatzen zaidala hitz hori erabiltzea, baina ez nuke asmatuko zergatia azaltzen– eta ibiltzea (eta horri darion ibilera, ibilbide, ibilaldi… ideiatik, espazioa zeharkatzeko egintza gisa ulertuta). Uste dut zenbait lerrok nolabaiteko lengoaia sortzen dutela, interesatzen zaidan nolabaiteko tentsio bat irudian. Lehen ondo adierazi dudan bezala, prozesu horretan guztian bada ibiltze jakin bat, funtsezkoa eta giltzarri nire aburuz.
Hartara, benetan zer zen edo zer izan zitekeen jakin gabe txikitatik dudan ibiltzeko modu bat deskubritu nuen. Paloma denboran zehar egin dudan keinu bat da, zeinaren errepikapenek baldartasun desberdina baitute, halako moduan non egiaz izan zitekeenaz baino, lehen aipatu dudan lengoaia bakan eta paregabe horiren antzera ikusten den”, adierazi du artistak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu