BESTELAKOAK

Natura ondarearen aldeko jarduerak, Gasteizen

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI) 20. urteurrena ospatuko du aurten, eta data horren kariaz, erakusketa grafiko bat eta argazki lehiaketa bat antolatu ditu Gasteizen.

IGIk hogeigarren urteurrena ospatuko du, hiriko biodibertsitatearen eta paisaiaren balioak gogoratuz. Horretarako, ekitaldi batzuk antolatu dituzte.
Jarduera horien artean bi nabarmendu behar dira: 20 urte ingurumena ilustratzen erakusketa, eta Natura Gasteizko udalerrian gaia duen argazki lehiaketa.

Erakusketa Iñaki Cerrajeria margolari eta ilustratzaile gasteiztarraren komiki zinten bilduma da. Beste aldetik, Natura Gasteizko udalerrian gaitzat duen argazki lehiaketa, “Gasteizko udalerriko paisaiak eta natur ondarearen balioak ezagutarazi eta zabaltzeko xedea du”. Epaimahaiaren erabakia urrian jakinaraziko da, eta lanak Atarian jarriko dira ikusgai, abendu erdialdera arte.

Halarik ere, ez dira ekitaldi horiek antolatu diren bakarrak, izan ere, 3 erakusketa, 9 ikastaro, 11 hitzaldi, familientzako 11 jarduera, 6 natur ibilbide eta beste zenbait kontu ere programatu dira.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button