MUSIKA

“Javi Pez in Black”, Satelite T aretoan

Javi Pez musikari donostiarrak Javi Pez in Black egitasmoa aurkeztuko du zuzenean Bilboko Satelite T tabernan, 2016ko urtarrilaren 3an, 20:00etatik aurrera. Pezek gaztelaniaz abesten zuten musikari beltzen kantu arrakastatsuak moldatuko ditu, tartean, Antonio Machin, Basilio edo Nat King Cole.

Proiektuak 2015eko Periferias jaialdian du jatorri, izan ere, aurtengo jaialdia soinu beltzen inguruan ardaztu zen, eta jaialdiko zuzendari Luis Llesek egitasmo hau aurkezteko aukera eskaini zion Pezi.

Musikari donostiarraren esanetan, “horrela, nirekin lanean aritzen diren bi musikariri deitu nien, Luis Camino (perkusioa) eta Paul San Martini (teklatuak), bai eta Huescan bizi den ezagun bati ere, Justo Bagüesteri (saxo prozesatuak eta theremina)”.

Kontzertu horrek izandako harrera onaren ondorioz, emanaldia leku gehiagotan aurkezten ari dira. “Dauakten talentua erakusteko, haien herrialdeetatik migratu behar izan duten abeslariei (Antonio Machín, Phil Trim, Basilio, Max B edo Jules Tropicana) maitasunez eta errespetuz omendutako kantuekin egindako errepertorio berezia aurkezteko asmoz hartu dugu errepidea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button