LITERATURA

Jasone Osorok gazteentzako “Eskularru beltzak” argitaratu du

Jasone Osoro (Elgoibar, 1971) idazleak Eskularru beltzak izenburuko gazteentzako eleberria idatzi du, zeina saila ere baden; alegia, hau sailaren lehenengo alea da. Liburua Joseba Larratxe Josevisky ilustratzailearekin marrazkiekin jantzita dator.

Liburuaren sinopsia hauxe da: “Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera. Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button