LITERATURA

Jasone Osorok Augustin Zubikarai beka eskuratu du

Jasone Osoro (Elgoibar, 1971) idazle ezagunaren eleberri-egitasmo batek irabazi du aurtengo Augustin Zubikarai saria. Guztira, 26 proiektu aurkeztu dira, eta epaimahaiak (Leire Bilbao, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkiza) elgoibartarrarena hautatu du.

Osorok bihar, osteguna, jasoko du saria, Ondarroan, Literatur Amuak izeneko jardunaldien baitan. Liburua, berriz, 2015eko udazkenean plazaratuko da; hortaz, gipuzkoarrak urtebeteko epea izango du nobela amaitzeko.

Sick izenburuarekin aurkeztu du idazlean bere lana, eta Berta izena duen emakume baten egun oso bat jasotzen du. “Ohean datzala Edith Piaf-en Non, je ne regrette rien entzuten, barrutik hautsia, bere bizitzaren errepaso bat eginez eta berekin harreman estua izan duten pertsonaiekin barne-bakarrizketan: ama, aita, senarra, alaba…”.

Osorok hainbat lan argitaratu ditu, Tentazioak (1998) eta Korapiloak (2001) ipuin-liburuak, edo Greta (2003) eleberria, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button