BESTELAKOAK

"Jardunaldi dibergenteak" Iruñean

"Sexismoaren eta les-gay-fobiaren kontra lan egiten dugun hainbat kolektibo eta aktibista sozialek bat egin dugu Opus Dei eta horrek antolatu duen Genero Ideologiaren I. Nazioarteko Kongresua salatzeko eta erakundeari aurre egiteko", jakinarazi dute taldeok ohar bidez. Horretarako, Jardunaldi dibergenteak atondu dituzte hil honetarako. Hala nola, solasaldiak, tailerrak edo zine-forumak izango dira programaren baitan.

Gaur, esaterako, Sejo Carrascosak Queer teoriak hitzaldia eskainiko du Subeltzen. Gaur zortzi Zine-forum dibergentea egingo dute Kattalingorrin. Hilaren 11n, berriz, Desira desordenatuak liburua aurkeztuko dute NUPeko Ikasletegian, eta gau partean, halaber, Ez dok armairu les-gay-queer errezitaldia izango da Kattalingorrin.

Jardunaldi dibergenteak ekimenaren egitarau osoa euren blogean aurki daiteke.

Sorginkale Banaketakek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button