BERTSOTAN

“Bertsokabi” sariketako lehen kanporaketa gaur berton

Gaur berton, hilaren 5ean, 19:30ean, eta Iruñeko SuBerri tabernan, Bertsokabi-Eugenio Arraiza Sariketari hasiera emango diote Iker Gorosterrazuk eta Ander Baianok, Alazne Untxalok eta Irati Majuelok eta Patxi Castillok eta Egoitz Gorosterrazuk osatutako bikoteek.

Nafarroako bertsolari gazteak trebatzeko eta jendaurrean kantatzeko aukera ematea du xede sariketa berri honek, lehen egiten zen Xalto Sariketa ordezkatzeko sortu dena, eta hainbat saio barnebiltzen dituena.
Saioetako bikote irabazlea zuzenean sailkatuko da urriaren 26an Iruñeko Arrano Elkartean jokatuko den finalera.
Bigarren eta hirugarren kanporaketak, hurrenez hurren, urriaren 11an eta 20an izango dira, Iruñeko Herriko Tabernan eta Barañaingo Gaztetxean; bikote irabazleek finalerako txartela eskuratuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button