ARTEA

Jarduera mekanikoa hizkuntza poetiko bihurturik

Iruñeko Ziudadelako Labeak  Montse Borda artistaren Arte -industria  erakusketa hartuko du apirilaren 28ra arte. Pintzel lehorreko teknikaz egindako zortzi lanek osatzen dute Ziudadelako Labea erakusketa-aretoan dagoen Arte -industria erakusketa.

Montse Borda Olagüe artista iruindarraren erakusketaren bereizgarria da lantegietako makinek berek sortzen duten koipea erabili duela pigmentu gisa bere obra burutzeko.

“Makina bat garbitu ostean hasi zen dena: zorua ez zikintzeko erabiltzen zituen kartoiak erabili zituen, eta olioz blaitutako trapuez eta brotxez margotzen hasi zen. Koipeak, pintzel lehorreko teknikaren bidez, bide ematen du tonuz tonu joateko, geruzaz geruza, batetik bestera, lausodura eder eta hauskorrak sortzea lortu arte, sakontasun artegagarria eragiten duten ilunak erdietsiz”.

Montse Bordak jarduera mekaniko hutsa dena  hizkuntza poetiko bihurturik eraldatzen du. Modu horretan erakusketa bisitatzen duten ikusleei industria-paisaia helarazten die, koipea bezalako industria-hondakinaren eta bere lanaren edertasun eta isiltasunaren arteko dualtasunaren ikuspegi kritiko eta analitikotik.  “Artearekiko, industriarekin duen loturarekiko elkarrizketa zintzoa ezartzea lortzen du, prozesua bera bezala gizarte- eta ekonomia-testuinguru batean garatzen dena”.

Montse Borda Olagüe (Iruña, 1961) Iruñeko Arte eta Lanbide eskolan aritu zen zeramika, marrazketa eta pinturako ikastaroetan parte hartzen. 2014an lehen aldiz egin zuen banakako erakusketa: Ellas miran, adin eta kultura ezberdinetako emakumeen hamar erretratuz osatua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button