BESTELAKOAK

Jarduera-ildoak garatzeko bultzada

Azkuna Zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateak euskal gizartearen kultura-, arte-, unibertsitate- eta ikerketa-gaitasuna sustatzeko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute.

Modu horretan, bi erakundeek “elkarrekiko lankidetza-sistema baten alde egiten dute, eta sistema horren helburu nagusia izango da bientzat interesgarriak izango diren jarduera-ildo bateratuak garatzea arte garaikidearen, kulturaren eta gizarte-garapenaren arloan, besteak beste”.
Horren ondorio bat programazioa koordinatzea eta integratzea izango da, eta era berean lankidetza sustatuko da arte plastiko eta bisualen, ikus-entzunezkoen, eszenikoen, arkitekturaren eta pentsamenduaren arloetan, besteak beste.

Datozen lau urteetan, EHUk, Arte Ederren Fakultatearen bitartez, eta Azkuna Zentroak elkarrekin lan egingo dute unibertsitate-esparruan ikasketa- eta ikerketa-lanak garatzeko programak ezartzeko, Gradu Amaierako Lanen, Master Amaierako Lanen eta Doktorego tesien bidez. Masterren kasuan  2021-2022 ikasturtean eskainiko da lehena, eta ikusizko arteekin eta zentroko programazioarekin lotuta egongo da.

Horretaz gain, makina bat jarduera programatuko dituzte entitate biek, hala nola, topaketak, hitzaldiak edota prestakuntza- eta dibulgazio-ikastaroak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button